Estreinaldia:  1930 inguruan, jadanik Elai Alaik gauzatu zuen-eta.
Musika: J. Guridi
Koreografia: V. Olaeta

pleniluin

Aitor etxea eta Aitor mendi. Hona hemen euskaldunen aitalehen famatu Aitorren ondorengoak VIII. mendean bizi izan ziren etxearen eta lekuaren izenak. Pirinioetako gailur urrunetan, ia-ia euskaldun guztiek Kristautasunari begiak ireki zizkiotenean, artean bazeuden jentil batzuk, gaueko argizagia eta hildakoen argia gurtzen zituztenak. Ilargiaren argi ahul eta zuriaren azpian, gazte batzuek ezpata-dantza egiten zuten, euskal izpirituaren ikur sutsu gisa.