Estreinaldia: 1963ko maiatzaren 28a
Arriaga Antzokia, Bilbo
Musika: Strauss
Koreografia: V. Olaeta
Ume talde bat jolasean dago bazar baten aurrean. Pepa eta Piedrin neba-arrebak heltzen dira eta, nahiz eta bere jolaskideek alde batera utzi, beraien artean dantza egiten saiatzen dira, dendako jostailuei begiratzen dieten bitartean. Bertan eskale bati laguntza ematen diote neba-arrebek, baina gainerako umeek berriro ere barre egiten diete. Kontua da eskalea benetan bazarraren jabea dela eta neba-arrebak gonbidatzen ditu dendan sartzera, jostailuak bizidun bihurtzearekin batera.
Estreinaldia: 1955eko otsailaren 27a
Arriaga Antzokia, Bilbo
Musika: P. Bucalossi
Koreografia: V. Olaeta
Umorezko dantza, kolore eta pikardiaz betea, galaiak bi damatxori egiten dien losintxari buruzkoa
Estreinaldia: 1956ko ekainaren 27a
Pereda Antzokia, Santander
Koreografia: M. Fokin
Moldaketa: V. Olaeta
Silfide baten eta eskoziar hilkizun baten arteko ezinezko maitasun harremana izan zen “Silfidea” izeneko balletaren hari anekdotikoa. “Silfideak” balletak ez du argumenturik, bere haria silfide talde batek baso batean eta ilargipean mutil bakar batekin (poeta eskoziarra) egiten duen dantza da.
Estreinaldia: 1951ko apirilaren 29a
Campos Eliseos Antzokia, Bilbo
Musika: Camille Saint-Saëns
Koreografia: M. Fokine
Moldaketa: V. Olaeta
Bizitzaren azken uneak dira: Zisnea eszenan sartzen da hiltzeko. Erabateko askatasuna ezagutu duen izakiaren etsipenaren eta azken hegaden arteko borroka.
Estreinaldia: 1973ko abenduaren 19a
Coliseo Albia Antzokia, Bilbo
Musika: C. Debussy
Koreografia: V. Olaeta
Istorioaren haria herrien itxura duten jostailu kutxa batzuetan gertatzen da; bertan, jostailuak pertsonak bezala bizi dira. Politxinela bati ezkontzeko hitz eman dion panpinetako batek soldadu baten arreta erakartzen du. Bien arteko borroka dago eta egurrezko soldadua larri zaurituta suertatzen da, baina panpinak salbatu eta sendatzen du. Ezkondu ondoren zoriontsuak dira. Urteak joan, urteak etorri, Politxinela zinpeko zaindari bihurtzen da eta bizitzak aurrera jarraitzen du jostailu kutxan.
Estreinaldia: 1961eko otsailaren 9a.
Arriaga Antzokia, Bilbo.
Musika: Leo Delibes
Koreografia moldaketa: V. Olaeta
Swalinda jeloskor dago eta Franz, bere senargaia, Coppelia panpinak bere edertasunaz liluratu duela uste du. Herri osoa ados jarri da Coppelius azti zaharraren lan susmagarriei amaiera emateko. Agurearen etxean sartu eta gero, Swalindak Coppelia panpina ordezkatu, automata guztiak suntsitu eta Coppeliusen mende zegoen Franz erreskatatzea lortzen du. Agurea hil ondoren, Franz eta Swalinda berriro adiskidetzeak poz handia sortzen du.
|
Estreinaldia: 1954ko uztailaren 11
Gabarra Antzokia, Iruñea
Musika: C. Gounod
Koreografia: V. Olaeta
Fausto itxaropenak galdu dituen zientzi gizona da, bizitzen nekatua, eta bere buruaz beste egitea erabaki du. Bat-batean deabrua, Mefistofeles, agertzen zaio, umorez beterik eta dotore jantzita, Margarita izeneko emakume eder baten argazkia erakusten dio eta gazteagotzea eta emakumea ematea agintzen dio berak Satani bere arima emateko konpromisoa hartzen badu. Proposamena onartu egiten da eta Fausto berehala gazte ederra bihurtzen da.
Estreinaldia: 1955eko otsailaren 27a
Buenos Aires Antzokia, Bilbo
Musika: P.I. Tchaikovsky
Koreografia: V. Olaeta
Petalo eta hazi multzo batek lorea osatzen du. Inguruan hegan eginez, erle talde bat agertzen da, lorearen barruan sartzen da eta borroka labur baten ondoren polenaz jabetzen da, lorea apurtuta geratzen den bitartean.
Estreinaldia: 1955eko otsailaren 27a
Arriaga Antzokia, Bilbo
Musika: P.I. Tchaikovsky
Koreografia: Marius Petipa eta Lev Ivanov - V. Olaeta
Gaua da lakuaren ertzean. Ilargi argigune batean zisneak nabarmentzen dira, beren Odette erreginarekin batera. Sigifredo printzeak bere lagunei ez tiratzeko esaten die. Bat-batean, zisneak neska eder-ederrak bihurtzen dira. Odettek Sigifredori bere begien bistan geratu den misterioa azaltzen dio, zelan Rothbart aztiak sorgindu dituen bera eta bere gorteko damak gauean zisne izan daitezen harik eta gizon ausart batek sorginkeria desegin eta Odette tronurako aukeratu arte. Egunsentiarekin batera, Rothbart dator bere gatibuak bihurtzera, baina Sigifredok Odette salbatzen du eta uren gainetik ametsen mundura joaten dira elkarrekin.
Estreinaldia: 1953ko ekainaren 10a
Campos Eliseos Antzokia, Bilbo
Musika: J. Mª Usandizaga
Koreografia: V. Olaeta
Kolonbina, bere gurasoek Politxinela agure aberatsarekin ezkondu nahi dutena, bere haizemaileaz enbarazu egiten saiatzen da eta honek bere maitemindu zaharra haserrarazten du. Pierrot agertu eta jadanik hirukotea dugu; azkenean, gaztea ateratzen da irabazle eta jaia antolatzen da maiteminduen ohorez.
Estreinaldia: 1953ko ekainaren 10a
Gaiarre Antzokia, Iruñea
Musika: A. Ponchielli
Koreografia: V. Olaeta
Jaio den egunaren lehen distirek Egunsentia iragartzen digute. Bere mugimenduak makalak dira eta baztertzen da erabat argia den Egunari bide emateko. Arratsaldeak, era berean, Eguna alboratzen du, bere indarra eta arrakasta-ziurtasuna direla medio. Gaua, nekatuta, saiatzen da altxatzen eta narras ibiltzen da, jardunaldi gogorra izan duen ibiltariaren antzera.
|