Ucelayk Zuberoko dantzak egin zuen 1955-1956 artean, hau da, Akademia ireki eta bost urte geroago eta Ingalaterrako erbesteratzetik itzuli zenetik ia sei urte geroago. Margolan honen jatorria une honetan dago: Ucelay Barojaren Euskal Herriari buruzko Gidaren marrazkiak egiten ari da, Zuberoko dantzari talde batek eskaintzen dituen aukerak igartzen dituenean. Zuberoko maskarada bost pertsonaia garrantzitsueta ospetsuenetara mugatzen da Ucelayren irudikapenean.

01
Lehen planoan, dantza eratzen duten taldeetako bat atseden hartzen agertzen da, berekin hainbat objektu, saski, ogi, alboka, euskal salterioa go
dalet-dantzaren ardo edalontzia edukiz. Bertan, emakume eta zakur bat ere ageri dira, haiek zainduz.Haien atzetik, beste talde batek dantza egiten du, pertsonaia ezberdinak begira dauden bitartean.

Margolan honen irudikapenarekin, Ucelayk dantza hori finkatu du historiarentzat. Ezkerraldetik eskuinaldera, hurrengo pertsonaiak ageri dira:

-- Enseñaria edo drapeau: bandera daraman gizabanakoa. Dantzak iraun bitartean mugiarazi   

    egiten du hura, eta konpartsa sartzen du.

-- Gathusaina: egurrezko guraize bat bezalako instrumentu batekin edo pantografoarekin.

-- Txerreroa: makil bat darama zaldi motots batekin.

-- Kantinera, XIX. mendeko buhaumesa edo kantinera frantziar bat bezala emakumez jantzitako       

   gizona.

-- Zamaltzaina: dantzako pertsonaia ikusgarriena. Gerrialdean zaldi antzeko bat darama.

Lehen planoan, musika instrumentuak ageri dira: akordeoia, alboka, txun-txuna eta txirula. Azken bi horiek ohikoak dira dantza mota honetan eta, orokorrean, Frantziako euskal eremuan. Halaber, godaletdantzarako edo edalontziaren dantzarako baso bat ardo ageri da.

Margolana amaitu egiten da mendi konkortuen paisaiarekin. Harekin erritmoa mantenduz jolasten dute hodeiek, irudikapena kurban itxiko balute bezala margolaneko lehen planoko lerro zuzen eta paraleloen aldean, adibidez pertsonaiak eserita dauden bankuan ageri direnak bezala. Atzealdean, Gotaineko eliza ageri da, kalbario motako kanpandorrearekin.

Margolan honek, kalitate handikoa margoaren aldetik, erlazio paregabea du koloreen mailan, lerroaren erritmo arabeskoan, eta Ucelayk argiagatik beti ageri duen kezkaren adierazle da, bere margolanen amaiera mantso eta arduratsuaren adibide bizi izateaz gain. Ucelayk beti jardun izan du margolan esperientzia (kromatikoa eta narraziokoa) ez oso ohikoan: objektuen eta airearen urruntasunean eta metafisikan galtzen den talde honen amaierarik gabeko erretratua. 

Ucelayren margolanek, Olaetaren baletak bezala, alde egiten dute, ordea, euskal pinturaren berezko folklore kutsutik. Flores Kaperotxipi izan daiteke Ucelayri egindako kritika horren adierazle onena. Euskal margolari bat ez izatea leporatu zitzaion, egutegiko baserritarrak edo herriko jendea ez margotzeagatik: “bere euskaldunek aristokrata ingelesak dirudite, Euskal Herriko herritarrez jantzita; emakumeak Albako dukesatxoak bezala margotzen ditu”. Ucelayren “euskalduntasuna”, margolariaren inguruan zegoen munduaren irudikapena, ongi interpretatu zuena Ramon de Basterra poeta diplomatikoa izan zen, Ucelay “etnografiaren askapena” zela azpimarratu zuenean. Berdinki, Victor Olaetak etnografiaren askapena irudikatu zuen ere, bere koreografia originalekin.



Olaetarrak hasieratik bizi izan ziren artearen munduan murgilduta. Guridi, Aita Donostia, Aranbarri eta Solozabal bezalako musikariekin trukatutako gutunak; Jose Maria Ucelay edo Antonio de Guezala bezalako margolariekin edukitako harreman zuzena; Manuel de la Sotaren libretoak; haren iloba izandako Eduardo de la Sotaren eszenografia; Ramos Uranga eta Manuel Esquibelen diseinuak; Maura eta Lararen argazkiak...

Amerikara egindako bidaietako baten itsas bidaian Humprey Bogartek eta Lauren Bacallek Olaeta Baletak aurkeztu izana bezalako bitxikeriak, edo West Side Storyko aktoreekiko harremana Iparramerikan zehar egindako hirugarren biran, izango dira dantzaren munduarekiko harreman sendoak onduko zituztenak. Adibidez, Roland Petit koreografoarekin izandako harremana aipatu daiteke, edo Igor Moseievekin edukitakoa. Azken hori euskal dantzaren pausuetan inspirazioa topatzera iritsi zen Balet Errusiarrentzat, Olaeta Baletak pribatuan ikusi izan eta gero. Nureyev eta Margot Fontainek Akademian entseatzen zuten egunero, 1968an egindako biran.
Izpiritu horrek jarraitu egiten du gaur egun, eta Olaeta Baleten ondarearen barreiapenean besteak beste hurrengoak bezalako artista eta intelektualen parte-hartzea edukitzeko ohorea dugu: Nestor Basterretxea, Pedro Olea, Jose Ibarrola, Kosme de Barañano edo Jose Antonio Arana Martija.

Olaeta Baleten ikus-entzunezko funtsa super 8,8 mm, Video 8, VHS, Betamax eta Betacam eran egindako film multzo anitzaz eraturik dago. Haren jatorria Olaeta anaiek eurek bidai eta emanaldietan egindako bilketan dago, eta baita koreografia berriak lantzeko inspirazio gisa besteak beste erabili zituzten balet klasikoen grabazioetan ere. Halaber, akademiako ikasle ohiek eta telebistako produktoreek inolako interesik gabe dohaintzan emandako grabazioek aberastu zuten multzoa. Funtsa digitalizatu egin du Euskal Filmotekak, originalak gordeko dituena, eta handik 130 DVD atera ditugu.

dantzaris
Azpimarragarriak dira Nemesio Sobrevilaren Elai-Alai filma; erbesteratze frantziarrean zehar egindako Bry-sur-Marneko ga
zteluko grabazioak; biren irudi laburrak eta telebistako zenbait ekoizpen.
 Dokumentu funts horrekin 4 film labur landu dira, erakusketako ikus-entzunezko aretoan ikus daitezkeenak, eta gaur egun Olaeta: bizitza bat dantzan dokumentala egiten ari da Pedro Olearen zuzendaritzapean eta IDEM Producción Audiovisualek ekoiztua.
Agirien zatiak kartelak, inprimaki txikiak eta programak, argazkitegia, prentsa artxiboa eta hemeroteka, dokumentazioa eta koreografien originalak eta jantzien diseinuak ditu.
Argazki bildumak 2.000 positibo baino gehiago hartzen ditu zuri-beltzean eta koloretan, eta baita negatiboak ere kristalezko euskarrietan. Horiek, formatu ezberdinetan, baleten nondik norakoak islatzen dituzte 40ko hamarkadatik gaur egun arte.
Prentsa artxiboak eta hemerotekak aldizkako argitalpen espainiarretatik, frantziarretatik eta amerikarretatik (Euzko Deya, La 
Gaceta del Norte, Hierro, Correo Español, La Croix, La Dépéche, Sud-Ouest, L’Aube, Euzkadi, eta abar) ateratako mila ebakin inguru biltzen dituzte 1938tik 2000 urtera arte. Bertan, kritikak, elkarrizketak, iragarkiak eta programazioak ikus daitezke.
Agirien artxiboak 1926 eta 2006 artean kokatzen den dokumentazioa biltzen du, mila bat ale ingururekin. Multzo honek, batet
ik, Olaeta Baleten jarduera ekonomikoari eta enpresakoari buruzko dokumentazioa biltzen du, eta, bestetik, familiako kideek beren garaiko kultura esparruko pertsona ospetsu ezberdinekin (Guridi, Aita Donostia, Ucelay, Severo Altube, Bilboko Koral Elkartea, Bizkaiko Foru Aldundiko presidentea, Frantziako Kultura Gaietako Ministerioa, eta abar) edukitako gutunen alderdi interesgarria. Azpimarragarriak dira ere libreto eta gidoi originalak nahiz koreografiak eta dantza pausuen apunteak. Aipa dezagun, halaber, Dantzaren Euskal Hiztegi Laburra, Lide Olaetakoak landutakoa. Bertan, euskarara itzultzen dira Balet Klasikoko pausuak, berrikuntzaren bat erantsiz. Azkenik, aipatzekoak dira EEBB eta Kanadan egindako birei buruzko dokumentazio guztia, haren plangintza, eskuko programak eta gutunak.
Jantzien funtsak 700 jantzi ditu, 1920 eta 2005 artean jositakoak Parisen eta Bilbon. Eremu historikoan nahiz ehunenean eta josketarenean balio kalkula ezinekoak diren jantziak ageri dira (zetak, belusa, organtzak, artileak, larruak...).

Jantzien funts bitxi honetan tutuak nahiz folkloreko jantzi estilizatuak edo Erdi Aroko, Errenazimenduko eta hemeretzigarren mendeko tradizioen bertsio modernoak topa daitezke. Funtsa osatzeko Parisen neurrira egindako zapatak eta puntako eta punta erdiko zapatilak daude.
Azpimarra dezagun, azkenik, atrezzo-a: eguzkitarako politak, burukoak, saskiak, uztaiak, ezpatak, kaxa bat, zesta-puntarakoak eta Zuberoko osagaiak.
Agirien zatikoak badira ere berez, hemen sartuko dugu funts honetako alderdi artistikoena. Honen balio historikoa eta etnografikoa ikertzeko dago oraindik. Hain zuzen ere, koreografien eta jantzien original artistikoez ari gara. Atal honek 80 original artistiko inguru biltzen ditu, oso ederrak, gouachen, tenperan, akuarelan eta tintan landutakoak. Batez ere, Manuel Esquibelek, Eduardo de la Sotak eta Dorita Rodak egin zituzten. Hainbat belaunaldiko dantzariak babesteko erabilitako sormenak eta berrikuntzak aparteko gorespena merezi dute.



Olaeta Baleten ondare funtseko Musika Ataleko agiri guztiak estuki erlazionatuta daude beren emankizunekin. Artxibo horren antolamendua eta artapena bat datoz zuzenean Olaeta Baleten enpresa dinamikarekin.
Victor Olaetak arreta eta irizpide onarekin mantendu zuen artxibo hori, dantzari eta musikari gisa izandako prestakuntza profesional bikoitzari esker.
Dokumentazio horri esker, posible da Segundo Olaetaren eta haren Elai-Alai taldearen jarduerak xehetasun osoz ezagutzea. Abesbatza musikaren proportzio altua azpimarragarria da.
Funtsaren zati garrantzitsu bat bandarako musika da, aitak eta semeak horrelako instrumentu multzoen zuzendari gisa garatutako jarduerekin uztartuta.
Atal honetako bi dokumentu mota ezberdinek, partiturek eta grabaketek, alegia, Olaeta Baleten jarduerak finkatzen dituzte, nahiz eta oso modu ezberdinean: partiturek, batetik, musikaren eta koreografiaren forma definitzen dute jardueren aurretik; grabazioek, bestalde, soinu alderdiak finkatzen dituzte hori mantendu eta ondoren ebaluatzeko. 
Funts horrek Euskal Herriko musikagile onenen lankidetza biziaren berri ematen du. Musikagile on horien artean hauek egon ziren: Guridi, Franco, Escudero, Aranbarri, Aita Donostia, Olaizola edo Zubizarreta.
Estatu Batuetan egindako biretako grabazioek Olaeta Baleten eta haiekin batera joandako musikarien (Boni txistularia, Julio Fernandez trikitilaria, eta Txilinbrin albokaria) lana jakinarazten dute Euskal Herriko kultura enbaxadore gisa.
Funtsak Euskal Herrian dantza klasikoa nola sartu zen ere dokumentatzen du, eta ez bakarrik XIX. eta XX. mendeko errepertorio ezagunena, Chopinen, Tchaikovskiren, Delibesen, Straussen eta beste batzuen konposizioekin, baizik eta, baita ere, XVII. mendetiko gorabeherak, Lullyren eta Rameauren konposizioekin adibidez, eta XVIII. mendeko minuetekin.
Opera partiturak Olaeta Baletak antzerki lirikoko ekoizpen handi batzuetan egon izanaren lekuko dira, eta bai Guridi (Amayarekin) edo Escudero (Zigorrekin) bezalako euskal musikagileenak, bai kanpokoenak dira: Mozart, Donizetti, Verdi, Gounod edo Bizet.

2008ko martxoan, Olaeta sendiak bere kultura ondarea Bizkaiko Foru Aldundiari dohaintzan ematea erabaki zuen, kultura aberastasun itzel hori artatu eta barreiatze aldera, hain zuzen ere jarduerako 80 urtean zehar pilaturikoa izan zena. Aldundiak ekitaldi sinboliko, ospetsu eta emoziozko batean onartuko zuen ondare hori, urte horretako abenduaren 11n Foru Jauregian. Ekitaldi hartan, Euskal Filmotekako zuzendariak 1937ko film mutu baten sorpresa jarri zuen: bertan, Olaetarrak txikitan Frantzian dantzatzen ageri dira. Haur horiek, agure jada, musika jarri zieten bat-batean dantza haiei, ahots ezberdinetan abestuz lehenengo aldiz irudi zahar haiek ikusten zituztelarik.

Olaeta Baleten akademiak 1948an ireki zituen ateak Santa Maria kalean, eta, bi urte geroago, 1950ean, haren behin betiko kokalekua eraman zen, alegia, Ercilla kaleko 11.era. Bertan, aktibo mantendu zen 2007 urtera arte, data horretan hil baitzen Victor Olaeta.
acd
Eskoletan laguntzen zuen bere pianoak, euskal kulturarekiko errespetu eta maitasunean oinarritutako heziketak, musikak eta dantzak eta “Olaeta irribarre” famatuak (beti keinu irribarretsua esfortzuaren erdian) 10.000 ikasletik gora erakarri zituen hainbat hamarkadan zehar. Hiru belaunaldiko haur, gazte eta helduek zapore oneko kulturaren etxeko errezeta honez gozatu dute Bilboko hirigunean.
Lourdes, Lide eta Miren Tere Olaetak Víctor lagunduko dute Akademiako irakasle modura, Begoña Aldamiz-Echevarria bezalako ikasle gailenekin batera. Hark gure oroitzapenean jarraitzen du. Hirugarren belaunaldiak Lide Madariaga Olaetan edukiko du irakaslea azken urteetan.
Artista eta zaletuen plataforma eta topaketa izaki, Akademia Oinka aldizkariaren edizioaren egoitza ere izan zen 1958 eta 1959 urteetan zehar.


sar
Olaeta Baleten jatorria 1927an kokatzen da, Segundo Olaetak Elai-Alai delakoa sortu zuenean Gernikan. “Elai alaiak” euskal dantzen lehenengo taldea izango da, eta baita dantzarien lehen konpainia misto espainiarra ere. Gernikatik Frantziara igaro ziren, han Oldarra taldea sortuz. Haren emankizunek geroz eta profesionaltasun handiagoa lortu zuten, 1948an Olaeta Baleten taldea sortu zen arte. Hura lehenengo aldiz jardungo zen Gernikako Lizeoan, ondoren Madrilgo Lope de Vega Antzokian eta ondoren... mundu osoan zehar barreiatutako emankizunen 60 urte jarraituko dute.
Balet handien argudio eta musikak ikus ditzakegu: Coppelia; Zisneen lakua; Silfideak... George Balanchineren araberako kanona, Balet Klasikokoa. ABAOren ohiko laguntzailea. Bere baletek opera handitan parte hartu zuten, adibidez Perlen arrantzalea, Lucrezia Borgia eta Giocconda operetan, besteak beste. Euskal folklorea eta balet klasikoa saretuz, aberastuz, Olaeta Baletak berritzaile agertzen dira eta, horrela, Euskal Baleta sortu.
Segundo Olaetak elizpeko aurreskua eta ereglak berreskuratu zituen, eta Arretxinagako San Migelen zortzikoa sortu zuen, bai musikaren aldetik, bai koreografiaren aldetik. Haren ondorengo naturalak, Victor Olaetak, txikitatik arnastu zuen folklorea, eta Paris, Londres eta New Yorkeko Eskola Akademikoko bere ezagutzak erantsi zizkion folklore hari. Horrez gain, musikaren alorrean prestakuntza sendoa ere hartzen du, Balet Euskalduna sortzeari ekiteko prest egonez. Victor Olaetaren koreografia sormenen artetik azpimarragarriak dira Oinkarin, Guridiren musikarekin; Lau urtaroak, Jose Francoren partituran oinarrituta, eta Urbeltzeko Laminak, Aita Donostiarena. 
Frantziako Luis XIV.ak, Eguzki erregeak, L’Académie Royale de Danse sortu zuen 1661ean. Europako historian baleteko lehen talde akademiko hau 16 dantzari euskaldunek eratu zuten besteak beste, hain zuzen ere erregeak, urtebete lehenago, Donibane Lohizunen egindako bere ezkontzan dantzan ikusi zituen horiek. Balet klasikoa sortu zen gorte frantziarrean Beauchampsen bost posizioekin eta Lullyren musikarekin: estilizatua eta findua, Medicitarren Italiako modu eta gisetan inspiratuta.
Hori izan zen euskal dantzako pertsona garrantzitsuek nazioarteko baletari ekarpena egin ahal izan zioten lehenengo aldia. Hortik dator Balet Klasikoaren pausoen artean hurrengoak agertzea:
Pas de Basque: Borobilean rond de jambe bat egin eta ondoren salto egiten den pausoa.
Saut Basque: Dantzariak salto egiten duen pausoa, airean biratzerakoan oin bat beste belaunaren gainean mantenduz.
 
Hainbat urte geroago, XX. mendean sartuta jada, Segundo Olaetak biribil hori itxi zuen: bere semeak Pariseko balet klasikoan prestatu izan eta gero, Balet Euskalduneko eta Dantza Klasikoetako lehen akademia ireki zuen 1950ean. Bertan, euskal folklorea bateratu zuen Balet Klasikoarekin, hura estilizatuz eta harmonizatuz. 50 eta 60. hamarkadan munduan zehar (Frantzia, Kanada eta EEBB) egindako birak, eta antzerki onenetan eta telebistan eskainitako emankizun ugariak haren ekarpen handiaren lekuko izan ziren.