Estreinaldia: 1945eko Urte Eukaristikoa
Bilboko kaleak
Musika: S. eta V. Olaeta
Koreografia: S. eta V. Olaeta

SANMIG

Arretxinagako elizaurrean San Migeli sagaratutako baseliza bitxi bat dago. Antzinatik aingeruen matxinadaren eszena eta aingeruen armadaren printze San Migelek zelan irabazi zien antzezten da, hauda, argiaren printzearen eta iluntasunaren printzearen arteko borroka.

Musika: Aita Donostia
Koreografia: V. Olaeta

zozo

Umorezko balleta, mimetismorako joera duena, musika herrikoian oinarritutakoa. Bertan mutiko bat, txorimalo bat eta zozo bat agertzen dira. Mutila zozoaren lagun egiten da eta talo zati bat ematen dio, baina zozoak hain mokokada bortitza ematen dio eskuan non, haserre, mutikoak animalia akabatzen duen, mina dela eta.

Estreinaldia: 2001eko ekainaren 30a
Gernika-Luno
Musika: Euskal kanta herrikoiak eta Jose Franco
Koreografia: V. Olaeta

itxasoan

Euskal kantetan eta Francoren “Arrantzaleak” izeneko lanean oinarritutako euskal irudiak, itsasoari buruzko ohiko kantuak eskaintzen dituztenak: Boga-Boga, Kaskarotak, Kaian eta Kaxarranka.

Estreinaldia: 1942ko apirilaren 26a
Gure etchea, Donibane Lohizune
Musika: Herrikoia
Koreografia: S. Olaeta

CONTRAPAS

XVIII. mendeko Euskal Herrian zehar, kultur eragin guztiak hartzen ziren kontuan, eta euskal dantzak ere ez ziren baztertu, aretokoekin bateratu baizik, horrela Kontrapasa eta Museta bezalako dantzak sortu zirelarik.

Estreinaldia: 1942ko abenduaren 22a
Miarritze
Musika: Herrikoia
Koreografia: V. Olaeta

suletina

Dantza herrikoi honetan, pertsonaia batzuk ikusten ditugu: edaridun edo kantiniersa, emakumezko pertsonaia omen dena; zamaltzaina, oso buru txikia duen zaldi baten antzeko egur eta telazko egitura bat duena, animalia-gizonaren irudikapena da; katuzaina, sigi-saga egiten duten egurrezko artazi batzuk eramaten dituena, uztetarako euria ekartzen duen oinaztarria irudikatzeko; txerreroa, izpiritu gaiztoak uxatzeko; eta azkenik, txirularia, txirula edo txikiagoa den txistu bat jotzen duena eta beste eskuan zaldi zurdaz egindako erratza bat duena, izpiritu gaiztoak uxatzeko.

Estreinaldia: 1938ko urtarrilaren 28a, Parisen
Musika: S. Olaeta
Koreografia: S. Olaeta

MESA

Ohitura koadroa, Segundo de Olaetak 20ko hamarkadan sortua, fededunak Meza Nagusitik ateratzea eta osteko erromeria jasotzen dituena, agintari eta guzti.

Estreinaldia:  1930 inguruan, jadanik Elai Alaik gauzatu zuen-eta.
Musika: J. Guridi
Koreografia: V. Olaeta

pleniluin

Aitor etxea eta Aitor mendi. Hona hemen euskaldunen aitalehen famatu Aitorren ondorengoak VIII. mendean bizi izan ziren etxearen eta lekuaren izenak. Pirinioetako gailur urrunetan, ia-ia euskaldun guztiek Kristautasunari begiak ireki zizkiotenean, artean bazeuden jentil batzuk, gaueko argizagia eta hildakoen argia gurtzen zituztenak. Ilargiaren argi ahul eta zuriaren azpian, gazte batzuek ezpata-dantza egiten zuten, euskal izpirituaren ikur sutsu gisa.

Estreinaldia: 1967
Musika egokitzapena: V. Olaeta
Koreografia: V. Olaeta

show

Euskal dantza eta balletaren inguruko 32 musika gai, Amerika eta Kanadako hiru biretarako bereziki koreografiatuak.

Estreinaldia: 1959ko maiatzaren 22a
Arriaga Antzokia, Bilbo
Musika: J. Guridi-V. Olaeta
Koreografia: V. Olaeta

kasket

Haur suitea da, bere baitan hainbat dantza herrikoi biltzen dituena: Zuberoako dantzak, arku dantza, makil dantza, sagi dantza, mutil dantza, ezpata dantza, hiribilduko aurreskua eta elizpekoa, kontrapasa eta museta.

Estreinaldia: 1938ko urtarrilaren 28a
Salle Marcellin Bertholet, Paris
Musika: Herrikoia
Koreografia: S. Olaeta

sagar

Baztango bailarako inauteri dantza. Sagar uztan eta Inauterietan  zehar, Baztango mutilek baserriak bisitatzen dituzte bilketa bat egiteko, eskuetan sagarrak dituztela dantza egiten duten bitartean.

Estreinaldia: 1949ko ekainaren 7a
Gayarre Antzokia, Iruñea
Musika: Aita Donostia, S. Olaeta eta J. Uruñuela
Koreografia: V. Olaeta

anteiglesia

Elizpeko aurreskua (LUMOKO EREGLAK) euskal herriaren dantza adibiderik ederrenetakoa da, gaur egun arte bere horretan mantendu da eta Lumo eta Gernikako baserrietan belaunaldiz belaunaldi igorri da. Folklorearen irmoa eta sakratua adierazten du. Aurresku hau Segundo Olaetak berreskuratu zuen, berak Victor Olaetari erakutsi zion, eta honek bere ikasleei.