Ucelayk Zuberoko dantzak egin zuen 1955-1956 artean, hau da, Akademia ireki eta bost urte geroago eta Ingalaterrako erbesteratzetik itzuli zenetik ia sei urte geroago. Margolan honen jatorria une honetan dago: Ucelay Barojaren Euskal Herriari buruzko Gidaren marrazkiak egiten ari da, Zuberoko dantzari talde batek eskaintzen dituen aukerak igartzen dituenean. Zuberoko maskarada bost pertsonaia garrantzitsueta ospetsuenetara mugatzen da Ucelayren irudikapenean.

01
Lehen planoan, dantza eratzen duten taldeetako bat atseden hartzen agertzen da, berekin hainbat objektu, saski, ogi, alboka, euskal salterioa go
dalet-dantzaren ardo edalontzia edukiz. Bertan, emakume eta zakur bat ere ageri dira, haiek zainduz.Haien atzetik, beste talde batek dantza egiten du, pertsonaia ezberdinak begira dauden bitartean.

Margolan honen irudikapenarekin, Ucelayk dantza hori finkatu du historiarentzat. Ezkerraldetik eskuinaldera, hurrengo pertsonaiak ageri dira:

-- Enseñaria edo drapeau: bandera daraman gizabanakoa. Dantzak iraun bitartean mugiarazi   

    egiten du hura, eta konpartsa sartzen du.

-- Gathusaina: egurrezko guraize bat bezalako instrumentu batekin edo pantografoarekin.

-- Txerreroa: makil bat darama zaldi motots batekin.

-- Kantinera, XIX. mendeko buhaumesa edo kantinera frantziar bat bezala emakumez jantzitako       

   gizona.

-- Zamaltzaina: dantzako pertsonaia ikusgarriena. Gerrialdean zaldi antzeko bat darama.

Lehen planoan, musika instrumentuak ageri dira: akordeoia, alboka, txun-txuna eta txirula. Azken bi horiek ohikoak dira dantza mota honetan eta, orokorrean, Frantziako euskal eremuan. Halaber, godaletdantzarako edo edalontziaren dantzarako baso bat ardo ageri da.

Margolana amaitu egiten da mendi konkortuen paisaiarekin. Harekin erritmoa mantenduz jolasten dute hodeiek, irudikapena kurban itxiko balute bezala margolaneko lehen planoko lerro zuzen eta paraleloen aldean, adibidez pertsonaiak eserita dauden bankuan ageri direnak bezala. Atzealdean, Gotaineko eliza ageri da, kalbario motako kanpandorrearekin.

Margolan honek, kalitate handikoa margoaren aldetik, erlazio paregabea du koloreen mailan, lerroaren erritmo arabeskoan, eta Ucelayk argiagatik beti ageri duen kezkaren adierazle da, bere margolanen amaiera mantso eta arduratsuaren adibide bizi izateaz gain. Ucelayk beti jardun izan du margolan esperientzia (kromatikoa eta narraziokoa) ez oso ohikoan: objektuen eta airearen urruntasunean eta metafisikan galtzen den talde honen amaierarik gabeko erretratua. 

Ucelayren margolanek, Olaetaren baletak bezala, alde egiten dute, ordea, euskal pinturaren berezko folklore kutsutik. Flores Kaperotxipi izan daiteke Ucelayri egindako kritika horren adierazle onena. Euskal margolari bat ez izatea leporatu zitzaion, egutegiko baserritarrak edo herriko jendea ez margotzeagatik: “bere euskaldunek aristokrata ingelesak dirudite, Euskal Herriko herritarrez jantzita; emakumeak Albako dukesatxoak bezala margotzen ditu”. Ucelayren “euskalduntasuna”, margolariaren inguruan zegoen munduaren irudikapena, ongi interpretatu zuena Ramon de Basterra poeta diplomatikoa izan zen, Ucelay “etnografiaren askapena” zela azpimarratu zuenean. Berdinki, Victor Olaetak etnografiaren askapena irudikatu zuen ere, bere koreografia originalekin.