Estreinaldia: 1942ko abenduaren 22a
Miarritze
Musika: Herrikoia
Koreografia: V. Olaeta

suletina

Dantza herrikoi honetan, pertsonaia batzuk ikusten ditugu: edaridun edo kantiniersa, emakumezko pertsonaia omen dena; zamaltzaina, oso buru txikia duen zaldi baten antzeko egur eta telazko egitura bat duena, animalia-gizonaren irudikapena da; katuzaina, sigi-saga egiten duten egurrezko artazi batzuk eramaten dituena, uztetarako euria ekartzen duen oinaztarria irudikatzeko; txerreroa, izpiritu gaiztoak uxatzeko; eta azkenik, txirularia, txirula edo txikiagoa den txistu bat jotzen duena eta beste eskuan zaldi zurdaz egindako erratza bat duena, izpiritu gaiztoak uxatzeko.