Ongi etorria gure web orrialdera. Bertan Olaeta Balletek eraikitako ondare oparoaren zati baten berri izango duzu.
Bere balio handia batez ere ballet klasikoaren eta euskal folklorearen bat-egitean datza, eta baita ardura handiz eta musika izpiritu biziaz eginda egotean ere.
Olaeta familiak, euskal erakundeekin batera, guztiz bere egiten du ondare hau ezagutarazteko egitekoa. Ondarea Bizkaiko Foru Aldundian dago fisikoki gordeta, hartzaile naturala eta baliorik handiena eta erabilera soziala eman diezaiokeena bera delako.
Ondarearen erantzule gisa, bere zabalkunde orokorra eta kultur euskarri berrietara moldatzea eginbehar pozgarria delakoan gaude, bere aberastasun eta originaltasun aparta dela-eta.
Hona hemen gure orrialdea zabaltzeko aukera, kultur ondare honen zati txiki bat hobeto ezagutzeko.