Olaeta Baleten ikus-entzunezko funtsa super 8,8 mm, Video 8, VHS, Betamax eta Betacam eran egindako film multzo anitzaz eraturik dago. Haren jatorria Olaeta anaiek eurek bidai eta emanaldietan egindako bilketan dago, eta baita koreografia berriak lantzeko inspirazio gisa besteak beste erabili zituzten balet klasikoen grabazioetan ere. Halaber, akademiako ikasle ohiek eta telebistako produktoreek inolako interesik gabe dohaintzan emandako grabazioek aberastu zuten multzoa. Funtsa digitalizatu egin du Euskal Filmotekak, originalak gordeko dituena, eta handik 130 DVD atera ditugu.

dantzaris
Azpimarragarriak dira Nemesio Sobrevilaren Elai-Alai filma; erbesteratze frantziarrean zehar egindako Bry-sur-Marneko ga
zteluko grabazioak; biren irudi laburrak eta telebistako zenbait ekoizpen.
 Dokumentu funts horrekin 4 film labur landu dira, erakusketako ikus-entzunezko aretoan ikus daitezkeenak, eta gaur egun Olaeta: bizitza bat dantzan dokumentala egiten ari da Pedro Olearen zuzendaritzapean eta IDEM Producción Audiovisualek ekoiztua.
Agirien zatiak kartelak, inprimaki txikiak eta programak, argazkitegia, prentsa artxiboa eta hemeroteka, dokumentazioa eta koreografien originalak eta jantzien diseinuak ditu.
Argazki bildumak 2.000 positibo baino gehiago hartzen ditu zuri-beltzean eta koloretan, eta baita negatiboak ere kristalezko euskarrietan. Horiek, formatu ezberdinetan, baleten nondik norakoak islatzen dituzte 40ko hamarkadatik gaur egun arte.
Prentsa artxiboak eta hemerotekak aldizkako argitalpen espainiarretatik, frantziarretatik eta amerikarretatik (Euzko Deya, La 
Gaceta del Norte, Hierro, Correo Español, La Croix, La Dépéche, Sud-Ouest, L’Aube, Euzkadi, eta abar) ateratako mila ebakin inguru biltzen dituzte 1938tik 2000 urtera arte. Bertan, kritikak, elkarrizketak, iragarkiak eta programazioak ikus daitezke.
Agirien artxiboak 1926 eta 2006 artean kokatzen den dokumentazioa biltzen du, mila bat ale ingururekin. Multzo honek, batet
ik, Olaeta Baleten jarduera ekonomikoari eta enpresakoari buruzko dokumentazioa biltzen du, eta, bestetik, familiako kideek beren garaiko kultura esparruko pertsona ospetsu ezberdinekin (Guridi, Aita Donostia, Ucelay, Severo Altube, Bilboko Koral Elkartea, Bizkaiko Foru Aldundiko presidentea, Frantziako Kultura Gaietako Ministerioa, eta abar) edukitako gutunen alderdi interesgarria. Azpimarragarriak dira ere libreto eta gidoi originalak nahiz koreografiak eta dantza pausuen apunteak. Aipa dezagun, halaber, Dantzaren Euskal Hiztegi Laburra, Lide Olaetakoak landutakoa. Bertan, euskarara itzultzen dira Balet Klasikoko pausuak, berrikuntzaren bat erantsiz. Azkenik, aipatzekoak dira EEBB eta Kanadan egindako birei buruzko dokumentazio guztia, haren plangintza, eskuko programak eta gutunak.
Jantzien funtsak 700 jantzi ditu, 1920 eta 2005 artean jositakoak Parisen eta Bilbon. Eremu historikoan nahiz ehunenean eta josketarenean balio kalkula ezinekoak diren jantziak ageri dira (zetak, belusa, organtzak, artileak, larruak...).

Jantzien funts bitxi honetan tutuak nahiz folkloreko jantzi estilizatuak edo Erdi Aroko, Errenazimenduko eta hemeretzigarren mendeko tradizioen bertsio modernoak topa daitezke. Funtsa osatzeko Parisen neurrira egindako zapatak eta puntako eta punta erdiko zapatilak daude.
Azpimarra dezagun, azkenik, atrezzo-a: eguzkitarako politak, burukoak, saskiak, uztaiak, ezpatak, kaxa bat, zesta-puntarakoak eta Zuberoko osagaiak.
Agirien zatikoak badira ere berez, hemen sartuko dugu funts honetako alderdi artistikoena. Honen balio historikoa eta etnografikoa ikertzeko dago oraindik. Hain zuzen ere, koreografien eta jantzien original artistikoez ari gara. Atal honek 80 original artistiko inguru biltzen ditu, oso ederrak, gouachen, tenperan, akuarelan eta tintan landutakoak. Batez ere, Manuel Esquibelek, Eduardo de la Sotak eta Dorita Rodak egin zituzten. Hainbat belaunaldiko dantzariak babesteko erabilitako sormenak eta berrikuntzak aparteko gorespena merezi dute.