Estreinaldia: 1989ko ekainaren 14a
Arriaga Antzokia, Bilbo
Musika: Aita Donosti
Koreografia: V. Olaeta

urbe

Urbeltzeko urmaelean lamia talde bat olgetan dabil, artzain batek bere albokaren soinuek bere albora ekarri dituztela amets egiten duen bitartean. Haietako ederrena, mutilarekin maitemindu dena, gizaki bihurtzen da. Maitasun hori ezkontza bilakatzen da, honela euskal ondare klasikoaren ohiko hainbat dantza burutzeko aukera emanez.

.

Estreinaldia: 2003ko ekainaren 20a
Euskalduna Jauregia, Bilbo
Musika: J. Arambarri
Koreografia: V. Olaeta

sor

Ilbetea basoko soilgunean. Bertan badirudi apoek nahi bezala agintzen dutela, baina akerrak bere jokoei amaiera ematen die lekua bere akelarrea ospatzeko behar duelako. Hemendik aurrera euskal mitologiaren hainbat pertsonaia agertuko dira, esaterako Anbotoko Dama, sorginak eta akerrak, bere mozkorra etengabe ospatzeko.

Estreinaldia: 1949ko abuztuaren 3a
Antzoki Zaharra, Donostia
Musika: Herrikoia eta Uruñuela Harmonizazioa
Koreografia: V. Olaeta

AZKOI

Minueta Luis XIV.aren gortera heldu zen herri dantza frantsesa zen, Luis XV.arekin ospe handiagoa lortu zuena. XVIII. mendean gorte-dantzak Europa osora hedatuta zeuden, eta Azkoitiko Zalduntxoek Euskal Herrian jantzi eta ballet pauso berberekin sartu zituzten, baina euskal  punteatzea gehituta.

Estreinaldia: 1993ko uztailaren 28a
Portugalete
Musika: J. Guridi
Koreografia: V. Olaeta

irudi

Bizkaiko Zubi Esekiaren Mendeurrena ospatzeko ballet koreografiatua. Euskal portu bateko bizimodua kontatzen du, bere lanak, gazi-gozoak eta jaiak.


Estreinaldia: 1953ko ekainaren 10a
Campos Eliseos Antzokia, Bilbo
Musika: J. Franco
Koreografia: V. Olaeta

4est
Lau urtaroen eta bizitzako lau aroen arteko paralelismoa da:
Udaberria jostalaria, axolagabea eta alaia da.
Udazkena sosegua, dotoretasuna eta adinaren harmonia da.
Negua euskal trufaz blaituta dago.
Balletaren amaiera arin-arin alaia da.

Estreinaldia: 1963ko maiatzaren 29a
Arriaga Antzokia, Bilbo
Musika: S. Ruiz Jalon
Koreografia: V. Olaeta

atalayero

San Joan gauean, Matxitxakoko talaiariak  sua pizten du arrantzaleei abisatzeko. Bere emaztea Gaztelugatxeko San Joan baselizara doa, beren semea sendatzeagatik egindako promesa betetzeko asmotan. Abiatu baino lehen, ijito talde bat ikusten du eta uxatzen saiatzen da, baina alferrik. Bere emaztea joan ondoren, hiru neska arrantzalek talaiariari olgetan ibiltzeko egindako gonbidapena aprobetxatuz, ijitoek lapurreta egiten dute, baina arrantzaleek harrapatzen dituztenean, ihesari ematen diote. Talaiariaren andrea itzultzen denean, hiru arrotzak topatu eta uxatzen ditu. Bere senarra bakeak egiten saiatzen da, berak hasieran ez du onartzen, baina azkenean barkatu egiten dio.

Estreinaldia: 1962ko maiatzaren 17a
Arriaga Antzokia, Bilbo
Musika: J. Olaizola
Koreografia: V. Olaeta

zorgineta

Lorea, oinetxe baten oinordekoa, umezurtz geratu da eta bere osaba eta tutore Jaunbeltzekin bizi da. Lirain, etxeko morroia, eta Lorea elkarrekin maiteminduta daude, baina Jaunbeltzek ez du harreman hau begi onez ikusten, Lorea berarentzat nahi du-eta. Lirainek amets egiten du Zorgineta izeneko kondairazko herrira heltzen den dantzari bat dela. Bertan txapelketa bat egongo da eta irabazlea benetan bere Lorea maitea den erreginarekin ezkonduko da. Alabaina, Jaunbeltz irudikatzen duen Zaldun deabruzko pertsonaiak ere saria irabazi nahi du. Zorgineta apaintzen da eta segizioa agertzen da, maitagarrien Erregina laguntzeko. Bi pertsonaiek erronka jotzen dute, eta Dantzaria irabazle ateratzen da, Zaldun bere jarraitzaileek ere mespretxatzen dutelarik. Dantzaria erreginarenganaino heltzen da, eta honek dantza bat agintzen du bere ohorez.


Estreinaldia: 1957ko maiatzaren 29a
Coliseo Albia Antzokia, Bilbo
Musika: J. Guridi
Koreografia: V. Olaeta

onkarin

Mikel, euskal pilotaria, Ameriketan hainbat urte arrakastatsu eman eta gero, ospez beterik itzultzen da bere arrantzale herrira, justu-justu bere zaindariaren jaietan. Heltzean, konturatzen da Uxoak, bere emaztegaiak, beste ezkongai bat duela,pilotari famatua bera ere bai, baina hala ere Mikelen zain dagoela. Bi aurkariek pilota partida bat jokatzeko erronka jotzen dute. Mikelek irabazten du eta herri osoak ospatzen du bere garaipena. Eta San Pedroko jaia ospatzen dute Kaxarranka dantza ezagunarekin.

Estreinaldia: 1961eko martxoaren 1a
Arriaga Antzokia, Bilbo
Musika: V. Zubizarreta
Koreografia: V. Olaeta

kardin

Oraindik sorginen sineskeriei eta akelarreei eusten dien euskal herritxo batean gertatzen da. Kardinek, bere amonarekin bizi den neskato umezurtzak, hiru ezkongai ditu (arrantzale bat, artzain bat eta militar bat), eta hirurekin maiteminduta dagoela uste du.

Estreinaldia: 1967ko otsailaren 4a
Arriaga Antzokia, Bilbo
Musika: G. Pierne, Aya eta Goñi, J. Franco, Aita Donosti eta J. Arambarri
Koreografia: V. Olaeta
eskgai

Adinekoei egindako omenaldian, gazteek galdetzen die zelan dantzatzen zen bere garaian, euskal eszena batzuei aukera emanez: zozoaren ehiza, urketarien ur-bilketa, sokamuturra eta sardinerak eta salmenta hondatzen dien arrantzalearenak.

Estreinaldia: 1964ko ekainaren 9a
Arriaga Antzokia, Bilbo
Musika: Jesus Arambarri
Koreografia: V. Ulloa

aiko

Pinpilinpausa hiltzear dago eta, hil ondoren, bere senar Aiko Maikok, bere gaztetasuna eskaintzen dio zeruari bere emaztea berpiztearen truke. Eskaera onartu egiten da eta eskenatokian Odoloste izeneko mutila agertzen da, Pinpilinpausarekin maitemintzen da eta honek ere maite du. Azkenean, epaiketa batean Aiko Maikok bere gaztetasuna berreskuratzen du eta arian-arian Pinpilinpausa hiltzen da.