Olaetarrak hasieratik bizi izan ziren artearen munduan murgilduta. Guridi, Aita Donostia, Aranbarri eta Solozabal bezalako musikariekin trukatutako gutunak; Jose Maria Ucelay edo Antonio de Guezala bezalako margolariekin edukitako harreman zuzena; Manuel de la Sotaren libretoak; haren iloba izandako Eduardo de la Sotaren eszenografia; Ramos Uranga eta Manuel Esquibelen diseinuak; Maura eta Lararen argazkiak...

Amerikara egindako bidaietako baten itsas bidaian Humprey Bogartek eta Lauren Bacallek Olaeta Baletak aurkeztu izana bezalako bitxikeriak, edo West Side Storyko aktoreekiko harremana Iparramerikan zehar egindako hirugarren biran, izango dira dantzaren munduarekiko harreman sendoak onduko zituztenak. Adibidez, Roland Petit koreografoarekin izandako harremana aipatu daiteke, edo Igor Moseievekin edukitakoa. Azken hori euskal dantzaren pausuetan inspirazioa topatzera iritsi zen Balet Errusiarrentzat, Olaeta Baletak pribatuan ikusi izan eta gero. Nureyev eta Margot Fontainek Akademian entseatzen zuten egunero, 1968an egindako biran.
Izpiritu horrek jarraitu egiten du gaur egun, eta Olaeta Baleten ondarearen barreiapenean besteak beste hurrengoak bezalako artista eta intelektualen parte-hartzea edukitzeko ohorea dugu: Nestor Basterretxea, Pedro Olea, Jose Ibarrola, Kosme de Barañano edo Jose Antonio Arana Martija.