Estreinaldia: 1962ko maiatzaren 17a
Arriaga Antzokia, Bilbo
Musika: J. Olaizola
Koreografia: V. Olaeta

zorgineta

Lorea, oinetxe baten oinordekoa, umezurtz geratu da eta bere osaba eta tutore Jaunbeltzekin bizi da. Lirain, etxeko morroia, eta Lorea elkarrekin maiteminduta daude, baina Jaunbeltzek ez du harreman hau begi onez ikusten, Lorea berarentzat nahi du-eta. Lirainek amets egiten du Zorgineta izeneko kondairazko herrira heltzen den dantzari bat dela. Bertan txapelketa bat egongo da eta irabazlea benetan bere Lorea maitea den erreginarekin ezkonduko da. Alabaina, Jaunbeltz irudikatzen duen Zaldun deabruzko pertsonaiak ere saria irabazi nahi du. Zorgineta apaintzen da eta segizioa agertzen da, maitagarrien Erregina laguntzeko. Bi pertsonaiek erronka jotzen dute, eta Dantzaria irabazle ateratzen da, Zaldun bere jarraitzaileek ere mespretxatzen dutelarik. Dantzaria erreginarenganaino heltzen da, eta honek dantza bat agintzen du bere ohorez.