Estreinaldia: 1963ko maiatzaren 28a
Arriaga Antzokia, Bilbo
Musika: Strauss
Koreografia: V. Olaeta

bazar

Ume talde bat jolasean dago bazar baten aurrean. Pepa eta Piedrin neba-arrebak heltzen dira eta, nahiz eta bere jolaskideek alde batera utzi, beraien artean dantza egiten saiatzen dira, dendako jostailuei begiratzen dieten bitartean. Bertan eskale bati laguntza ematen diote neba-arrebek, baina gainerako umeek berriro ere barre egiten diete. Kontua da eskalea benetan bazarraren jabea dela eta neba-arrebak gonbidatzen ditu dendan sartzera, jostailuak bizidun bihurtzearekin batera.