Estreinaldia: 1954ko uztailaren 11
Gabarra Antzokia, Iruñea
Musika: C. Gounod
Koreografia: V. Olaeta

fausto

Fausto itxaropenak galdu dituen zientzi gizona da, bizitzen nekatua, eta bere buruaz beste egitea erabaki du. Bat-batean deabrua, Mefistofeles, agertzen zaio, umorez beterik eta dotore jantzita, Margarita izeneko emakume eder baten argazkia erakusten dio eta gazteagotzea eta emakumea ematea agintzen dio berak Satani bere arima emateko konpromisoa hartzen badu. Proposamena onartu egiten da eta Fausto berehala gazte ederra bihurtzen da.