Estreinaldia: 1955eko otsailaren 27a
Arriaga Antzokia, Bilbo
Musika: P.I. Tchaikovsky
Koreografia: Marius Petipa eta Lev Ivanov - V. Olaeta

lagocisnes

Gaua da lakuaren ertzean. Ilargi argigune batean zisneak nabarmentzen dira, beren Odette erreginarekin batera. Sigifredo printzeak bere lagunei ez tiratzeko esaten die. Bat-batean, zisneak neska eder-ederrak bihurtzen dira. Odettek Sigifredori bere begien bistan geratu den misterioa azaltzen dio, zelan Rothbart aztiak sorgindu dituen bera eta bere gorteko damak gauean zisne izan daitezen harik eta gizon ausart batek sorginkeria desegin eta Odette tronurako aukeratu arte. Egunsentiarekin batera, Rothbart dator bere gatibuak bihurtzera, baina Sigifredok Odette salbatzen du eta uren gainetik ametsen mundura joaten dira elkarrekin.