Estreinaldia: 1973ko abenduaren 19a
Coliseo Albia Antzokia, Bilbo
Musika: C. Debussy
Koreografia: V. Olaeta

jouxjoux

Istorioaren haria herrien itxura duten jostailu kutxa batzuetan gertatzen da; bertan, jostailuak pertsonak bezala bizi dira. Politxinela bati ezkontzeko hitz eman dion panpinetako batek soldadu baten arreta erakartzen du. Bien arteko borroka dago eta egurrezko soldadua larri zaurituta suertatzen da, baina panpinak salbatu eta sendatzen du. Ezkondu ondoren zoriontsuak dira. Urteak joan, urteak etorri, Politxinela zinpeko zaindari bihurtzen da eta bizitzak aurrera jarraitzen du jostailu kutxan.